martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eta Txina barrezka

2022ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Elkarri eraso egin nahi ez diotenen antzera dabiltza —Ukraina gaur erdian harrapatuta, eta bihar beste edozein— AEBak eta Errusia. Munduko bi eragile nagusietako bat izateari uztearen ondorioak oraindik ondo irentsi gabe jarraitzen dute sobietar ohiek. Errusia biluzik geratu baita azken hamarkadotan, bere babeserako inguruan osatu zuen herrialde gerrikoa erabat pitzatuta: Lituania, Estonia, Letonia, Polonia, Errumania, Bulgaria...

Europarekin muga egiten zuten herrialde horiek guztiek bizkarra eman zioten Moskuri Perestroikaz geroztik, eta jokabide horrekin segitzen dute. Ukraina da Errusiaren azken desertorea lurralde horretan, eta itxurazko «aski da» militar batekin erantzun nahi izan dio Putinek Washingtoni, jakinda ezinezkoa dela bien arteko borroka militarra. Gerra hotzaren garaian ez bazen jazo, jokoan zegoena askoz gehiago zenean, ez da orain gertatuko. Biek hala biek dakite, Espainiako fragata bat Bulgariara bidali duen antzezleak ere bai.

Antzezlan horretan bi jokalari burubero daude, AEBak eta Errusia; hainbat jokalari hotz, Alemania eta Europako herrialde gehienak, eta antzokiko sarrera guztiak erosita dauzkan ikuslea: Txina. Beste behin ere, besaulkian eroso eseri eta bere arerioek elkar nola lumatzen duten begira dago Pekin, munduan kanpo armada hedatzen duen bitartean: maletadun inbertsoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.