Erle beltza

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Apis mellifera iberiensis

INDARGUNEAK
Euskal Herriko baldintzetara (klimara eta landaretzara) oso ongi egokitua dago.
Polinizatzaile ona da, lore mota asko bisitatzen dituelako.
Langile aparta da, baita eguraldi hotzarekin ere.
Mendialdeko neguko baldintzetara oso ondo egokitua dago, eta ezti gutxiagorekin eta erle populazio txikiagoarekin iraun dezake negua.
Bertakoa izanik, erreginen ernalketetan ez dago zailtasunik genetika mantentzeko.

AHULEZIAK
Ez da hain ezti ekoizle ona.
Oldarkorragoa da.
Erlekumea botatzeko joera handia du udaberrian. Horrek ahultzen du erlauntza, eta erlezainak erle asko gal ditzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.