Frantzian emakume gutxiagok egiten dute 'topless'

2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Topless-ak behera egin du Frantzian azken urteetan: hori da Ifop enpresak ondorioztatu duena azterketa baten bidez. Galdeketaren emaitzak abuztuaren 26an publikatu zituzten, topless-aren nazioarteko egunean, hain justu, eta, horien arabera, emakumeen bostenak praktikatzen dute. Aurreko hamarkadan, herena ziren topless egiten zuten andreak, eta 1980ko hamarkadaren erdialdean, ia erdia.

Arrazoien artean, osasuna da gailen: inkestatuen %53k ez dute bainujantzia kentzen eguzkiak bularretako ehunetan eragin diezaieketen kalteengatik. Argazki bat ateratzeko eta sare sozialetan hedatzeko arriskua da zio nagusietako beste bat, baita begirada lizun bat edo eraso matxista bat jasateko beldurra ere —herenak baino gehiagok aukeratu ditu erantzunok—. 18 eta 24 urte bitarteko andreen artean, erdia dira soen eta erasoen beldur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.