SOSLAIA. Mari Jose Azurmendi

Soziolinguista aurrendaria

itziar ugarte irizar
2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona sariarekin aitortuko dio ibilbide luzeko jarduna Mari Jose Azurmendiri (Donostia, 1944). «Euskararekin duen konpromisoa eta hizkuntza normalizatzeko egindako ekarpen eskerga» nabarmendu ditu epaimahaiak.

Soziolinguistika izan da, batik bat, Azurmendiren alorra; aitzindaria izan da hari eta psikosoziolinguistikari lotutako gaiak garatzen. Irakaskuntza eta ikerketa uztartu ditu lehen urratsetatik, eta, eremu profesionalean, hainbatetan egokitu zaio lehen emakumea izatea: Beasaingo Alkartasuna Lizeoko zuzendaritzan eta EHUko katedradunen artean, besteak beste.

2000. urtean, Soziolinguistika Klusterraren sorreran jardun zuen. Beste zenbait elkarte eta erakundetako kide ere bada: Eusko Ikaskuntza, Kontseilua, Bagera eta Orreaga, horien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.