Javi Ollo. Altsasuko alkatea

«Nafarroatik at etekin politikoa lortzeko erabili nahi dute Altsasu»

joxerra senar
Iruñea
2018ko urriaren 31
00:00
Entzun
Probokazioan ez erortzea galdegin du Javi Ollo Altsasuko alkateak (Altsasu, Nafarroa, 1991).

Alkate moduan, nola ikusten duzu azaroaren 4koa?

Lehenik eta behin, inork ez du ukatzen Ciudadanosek eta edozein alderdik eskubidea dutela Altsasun ekitaldi politikoa egiteko. Era berean, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak onartutako adierazpenari jarraituz, uste dut ekitaldia Altsasun egitea ez dela batere egokia, nahiz eta eskubidea izan. Alderdibatzuen eztabaida politikoaren erdian, Altsasu erabili egin nahi dute. Erabilera zakarra da. Altsasuko herriak 2016tik hona izan duen jarrerarekin jarraitzea nahiko nuke, eta, batez ere, probokazioetan ez erortzea.

Zer nahi dute?

Nafarroatik kanpo etekin politikoa lortzeko erabili nahi dute Altsasu. Eta Nafarroa ere bai.

Herria nola dago?

Herritarren gehiengoaren artean ekitaldi honek haserrea piztu du, ez baitzaigu ondo iruditzen Altsasu erabili nahi izatea. Alkate gisa, ezin dut hori onartu.

Udalarekin harremanetan jarri behar izan dira. Zer eskatu dizue Ciudadanosek?

Foruen plazan ekitaldia egiteko baimena, eta udal administrazio gisa, baimen hori eman beharra dugu. Gure obligazioa da.

Altsasutik at eztabaida ere badago. Probokazioetan ez erortzeko deia egin duzu. Arrisku hori dago?

Azken bi urteetako jarrera mantendu behar dugu, eta ezin da probokazioetan sartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.