Nafarroak ikasgeletara ez itzultzea eskatu du

2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Joan den astean, Nafarroako Eskola Kontseiluak eskatu zuen ikasleak ez itzultzeko eskolara egungo ikasturtean, eta, atzo, Nafarroako Parlamentuko alderdi nagusiek bat egin zuten eskari horrekin. Hala, parlamentua osatzen duten alderdiek gobernuari eskatu zioten datorren ikasturtea prestatzen hasteko. Alderdi denek bat egin dute ikasleen segurtasuna garrantzitsuena dela aldarrikatzeko. EH Bilduk eskatu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleen itzulera hezkuntza komunitatearekin adosteko; legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, eta Diputazio Iraunkorra berriz biltzeko eskatu, ikasturte amaieraz eztabaidatzeko. CCOOk «arrazionaltasuna» eskatu zuen, eta ohartarazi ezingo direla itzuli segurtasun baldintza «egokirik»ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.