Ez duela borrokak gogortzea nahi jakinarazi dio Hezbollahek Israeli

Erredakzioa -

2015eko urtarrilak 30
Golango gainaren inguruan, Siria, Libano eta Israelen arteko mugaldean, gerra giroa nagusitu zen herenegun. Hezbollah milizia xiitak Israelgo bi solda-du hil zituen Xebaako etxalde-ak eremu okupatuan, eta Israelek Libanora jaurtitako suziriek NBEren Unifil misioko solda- du espainiar bat hil zuten. «Erantzun gogor eta sendo bat» agindu zuen Tel Avivek Hez-bollahen kontra, baina atzo egun lasaia izan zen ere- mu horretan, Israelgo gerra hegazkinek erasotik itxura soila besterik ez zuten operazioak egin baitzituzten Libanoko mugan.

Hezbollah milizia xiitak, Unifil Libanorako NBEren misioaren bitartez, ez duela indarkeria giroa gogortzea nahi helarazi zion atzo Israeli. Herenegungo erasoarekin «kontua amaitutzat» ematen duela adierazi du. Israelgo konboi militarraren kontrako erasoa, izan ere, urtarrilaren 18an Israelek Hezbollaheko sei kide hil zituen operazioaren mendekuz egin zuen milizia xiitak.

Benjamin Netanyahuren gobernuak mezua jaso du, «iturri militarrak» aipatuta Efe berri agentziak zabaldu duenez. Baina Tel Avivek ez du argitu zigor operaziorik egingo ote duen. Oraingoz, alerta egoera gorenean dauzka soldaduak Golango gainean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna