HILBERRIA. Jose Maria Romero de Tejada

Prozesuaren kontrako fiskala

Igor Susaeta.
2017ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Artean prozesua gehiegizko abiadura hartu gabe zegoenean, Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiak haren kontra egin zuen. Eta azken urtean, behin abiadura hartu zuenean, askoz ere gogorragoa izan zen haren jarrera. Atzo hil zen 68 urterekin. Leuzemia zuen, eta azken egunotan egoera korapilatu egin zitzaion pneumonia baten ondorioz.

2013an heldu zen kargura. Martin Rodriguez Sol ordezkatu zuen. Hark erabakitze eskubideari buruzko adierazpen batzuk egin zituen, eta dimititu egin behar izan zuen. Hasteko, Artur Mas presidentearen kontra kereila jarri zuen, 2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik. Eta gero egungo gobernuko kideen kontra egin du, desobedientziagatik, prebarikazioagatik... Ordena juridikorik gabe demokraziarik ez dagoela zioen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.