Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

HEMEROTEKA

Betiko gaitzak

Amagoia Mujika - Zazpika

2020ko abuztuak 8

«Txorobirusak txoratuta» bizi dela dio. Adinagatik «talde arriskutsukoa» omen. Ezetz, arrisku taldekoa dela. «Berdin da». Berari grazia egiten dio besteak, «arriskutsu» izateak. Egunero ematen die bazkaltzen bilobei. «Errieta egiten didate lagunek, baina zer utzi behar ditut umeak bakarrik? Haiek zer kulpa daukate? Alabak lanera joan behar du nik ume horiei platera betetzeko».

[...]Dagoeneko bitan jaitsi eta igo du semearen bizikleta kaletik eta txikiak orduerdiro jotzen du etxeko txirrina, edozertarako. Ez dago udalekurik. Ordenagailuaren aurrean joaten zaizkio orduak eta komunerako buelta baliatzen du garbigailua husteko edota dilistak sutan jartzeko. Desordenaren erdian egunak motz joaten dira. Eta gainera sekulako zama sentitzen du ez duelako denborarik hartzen gurasoen Whatsapp taldean sustatzen dituzten eskulan liluragarri horietako bat egiteko txikiarekin.

Oporretako aste bat hartu behar izan du ama egun osoan zaintzeko. Eguneko zentroa, itxita. Kezkatuta dago datozen asteetan ez dakielako nola moldatuko diren. Lanean ere ez da giro. Itxialdi osoa lanean eman duten arren orain kaleratzeak egiten hasi dira, ez omen dago denentzat lanik. Berak ez daki zerrenda beltz horretan zenbatgarrena izango den. Gainera, azkenaldian baimen dezente eskatu ditu, amarekin medikuz mediku bueltaka ibili delako.

Aurreikusita zuena baino urtebete lehenago erretiratu da. Hamarkada luzeak daramatza erizain lanean, denetarik ikusi eta bizi izan du, baina martxoaz geroztik gorputzean pilatu zaion ezinak itolarria eragin dio. «Ez nago prest berriz horrelako zerbait bizitzeko». Lotsatuta bezala aitortzen du hori, heroien garaian erretiratzea erabaki duelako. «Akaso oraintxe naiz beharrezkoen, baina nik ezin dut gehiago».

Denak dira emakumeak. Eta, oinarri zientifikorik ez dudan arren, pentsatzen ari naiz “txoronabirus— horrek ez ote dien latzago eragiten emakumeei. Ez naiz ari oraingo birusaz, betiko gaitzez baizik, orain inoiz baino nabarmenagoak diren zuloez. Eta horiek tapatu nahian ikusten ditut hainbeste emakume. Hori ez da normalitate berria, hori betikoa da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.