Ukrainak salatu du Errusia «gogor» erasotzen ari zaiola Donbass eskualdeari

Odesa hiria hirugarren asteburuz jarraian jo dute. Kievek adierazi du Mariupolgo altzairutegitik haur, emakume eta adineko guztiak irten direla

Mikel O. Iribar.
2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Errusiak Donbass eskualdea «askatzeko» lanean jarraitzen duen bitartean, Ukrainako Gobernuko agintariek atzo adierazi zuten eraso «bortitzak» izan direla azken orduotan, baita Kharkiv eta Sumi oblastetan ere. Hain zuzen ere, Errusiako Defentsa Ministerioaren esanetan, Mendebaldeak hornitutako zenbait arma biltegi suntsitu zituzten bi probintzia horietan. Ekialdera ez ezik, Errusiak hego-mendebaldera ere hedatu ditu oldarraldiak; tropek hirugarren asteburuz jarraian eraso zioten atzo Odesa hiriari, misil bidez, hango alkateak atzo salatu zuenez.

Errusiako tropek setiatua duten Mariupol hiriko (Donetsk oblasta) Azovstal altzairutegitik, berriz, harrapatuta zeuden haur, emakume eta adineko guztiak ebakuatu zituztela esan zuen atzo Ukrainako Gobernuak; Nazio Batuek Erakundeak ez du baieztatu. Halaber, Kievek ziurtatu zuen lanean ari direla altzairutegian gotortuta dauden Ukrainako soldaduak eta Azov batailoi paramilitarrak —eskuin muturreko talde armatu bat da— ateratzeko.

Bitartean, Ukraina adi-adi begiratzen ari zaio biharko egunari; Sobietar Batasunak Bigarren Mundu Gerran lortutako garaipenaren urteurrena ospatuko dute Errusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.