Jokalari baten heriotzak astindu du liga hasiera

Berria -

2018ko abuztuak 16
Pro D2a hastear dago, baina kirol lehia itzalpean gelditu da Louis Fajfrowski Aurillac taldeko 21 urteko jokalariaren heriotzaren ondoren. Iragan ostiralean, lagunarteko batean, kolpea hartu, eta segundo batzuk egin zituen lurrean. Bere kasa utzi zuen zelaia, eta aldageletara joan zen. Baina hantxe bertan zendu zen. Heriotzak errugbiaren arriskuen inguruko eztabaida piztu du berriz, buruko kolpeen inguruko kasuak gero eta ohikoagoak baitira. Iritzia eman duten hainbat neurologok neurri zorrotzagoak eskatu dituzte. Horrez gainera, liga hasi bezperan hil da Pierre Camou uhartegaraztarra, jokalari ohia eta Frantziako Federazioko buru ohia. Atzo hil zen, 72 urte zituela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna