ESKAERAK

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Bermea. Pentsioen Sistema Publikoa blindatzea, guztientzako pentsio duinak bermatzeko.

Konpromisoak. Pauso «esanguratsuak» egitea Europako Gutun Sozialarekiko konpromisoak betetzeko.

Igoera. Legez eta betirako bermatzea, urteroko eros ahalmena, gutxienez, KPIaren araberako pentsio igoerekin.

Gutxienekoa. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta hori legez bermatzea nahi dute.

Osagarriak. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egungo pentsioak osa ditzatela nahi dute, 1.080 eurora iristeko.

Soldatak. Lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 eurora igotzea. «Soldata duinik gabe, ez dago pentsio duinik», ohartarazi dute.

Lan erreforma. Espainiako lan erreforma indargabetzea, «prekaritatea» areagotzen duelako. Baita pentsioen erreforma ere; iraunkortasun faktorea kentzea eskatu dute.

Erretiro aurreratuak. 40 urte kotizatu eta erretiro aurreratua hartzen dutenei zigorrak kentzea.

Arrakala. Gizon eta andreen pentsioetan dagoen aldea amaitzeko, neurri eraginkorrak ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.