KOREOGRAFOAK

2019ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Ondorengo koreografo hauek izango dira Atalak 2.0. programaren edizio berriak jasoko dituen egoiliarrak:

Myriam Perez Cazabon

2019ko apirila. Koreografo lana eta pedagogia uztartzen ditu. 2016an abiatu zuen bere konpainia; Iceberg estreinatzear da orain.

Larrua proiektua

2019ko ekaina. Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza proiektua da; askotariko estilo eta diziplinak gurutzatzen dituzte.

Led Silhouette

2019ko abendua. Martxel Rodriguez eta Jon Lopezen konpainia; mugimenduaren forma eta kontzeptu berriak aztertzen dituzte.

Denis Santacana

2019ko martxoa-apirila. Dantza klasikoa ikasita, 2013tik CompaƱia de Danzan dabil lanean; dantzari talde handiekin batera aritzen dira.

Laida Aldaz

2020ko ekaina. Askotariko diziplinetako artistekin aritu da lanean, eta bere hainbat proiektu sarituak izan dira nazioartean.

Eneko Gil

2020ko azaroa-abendua. Kukai dantza konpainiako kide da hasieratik. Anakrusa Dantza Teatro Taldea sortu zuen 2013an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.