Albistea entzun

Euskararen Nazioarteko Eguna

Haurrek gaztelaniara jotzeko kausak ikergai

Udalerri euskaldunetako haurrek gaztelaniara gero eta lehenago jotzen dutela ondorioztatu dute. Arrazoiak aztertzeko eta proposamen bat egiteko, ikerketa bat ari dira egiten Soziolinguistika Klusterra eta Uema.
Haurrak jolasean herriko txoko batean.
Haurrak jolasean herriko txoko batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2021eko abenduak 3

Haurrek gaztelaniaz gero eta adin goiztiarragoetan hitz egitea zein faktorek eragiten duten identifikatzea eta, faktore horietatik abiatuta, hizkuntza aldaketarako estrategiak proposatzea. Horiexek dira Uema eta Soziolinguistika Klusterra elkarlanean egiten ari diren Udalerri euskaldunetako haurrak eta euskara ikerketaren helburuak. Beñat Garaio ikerketaren koordinatzaile eta Soziolinguistika Klusterreko kidearen esanetan, uneotan landa lanean ari dira, eta hurrengo udazkenerako ondorioak prest izatea espero dute.

Ikerketaren abiapuntuan neurketa bat dago: Uemak eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak egin zuen, urte hasieran, udalerri euskaldunetako 35 ikastetxetan. «Susmo bat zuten Uemako eragileek: umeek gero eta goizago jotzen zutela gaztelaniara». Neurketen bidez, kuantitatiboki egiaztatu zuten hala zela, eta, ondoren, ikerketa osagarri bat egiteko eskatu zion Uemak klusterrari, modu kualitatiboan jakiteko aldaketa horren atzean zein arrazoi edo faktore zeuden. EHUko DREAM ikerketa taldeko Eider Saragueta da ikerketako zuzendaria, eta EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, Uemako eta Ebeteko kideek osatu dute garapen taldea.

Zazpi ikastetxetan

35 ikastetxetako datuak izan arren, zazpi aukeratu dituzte ikerketa egiteko: Arabako bat, eta Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako bina. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek hartuko dute parte. Garaiok azaldu du hiru unetan banatu dutela ikerketa. Lehenik eta behin, behaketa moduko bat egiten dute herrian bertan. Ondoren, herriko toki kuttunak zein diren ezagututa, toki horietan gertatzen diren hainbat hizkuntza egoerari buruz antzezten jartzen dituzte ikasleak, gaztelerara aldaketa egiteko motiboan zentratuz. «Solasaldi moduko bat egiten dugu horren inguruan». Azkenik, talde eztabaidak egiten dituzte gurasoekin, irakasleekin eta herriko eragileekin. «Nahi genuen haurren ikuspuntua beraien ahotik jasoko zuen ikerketa bat izatea, eta helduen iritziak eta ekarpenak geroago jasotzea, osagarri bezala».

Landa lana abenduan amaituko dutela kalkulatzen dute, eta hurrengo urratsa jasotako informazioa aztertzea izango da. Ondoren, herrietako eragileekin elkarlanean, haurren hizkuntza ohituretan eragiteko proposamen bat osatzeko asmoa dute, Uemarentzat eta herrietako euskara zerbitzuentzat erabilgarri izan dadin.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Basurtun bihotzeko kirurgia ixtearen kontrako manifestazio bat. ©Marisol Ramirez / Foku

Sindikatuek manifestazioa egingo dute Basurtun bihotzeko kirurgia ixtearen kontra

Gotzon Hermosilla

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eskatu diote Osakidetzari helegiterik ez aurkezteko erabakia eteten duen ebazpen judizialari.

EH Bilduk eta LABek «konfluentzia» nahi dute, ikastolen eta sare publikoaren «onena» jasota

Irati Urdalleta Lete

Nabarmendu dute hezkuntza akordioa «abiapuntu ona» dela, baina Hezkuntza Legearen aurreproiektuan «atzerapausoak» ikusi dituzte. Aitortza egin diete sare publikoari nahiz ikastolei. Grebak aipatuta, esan dute bat egiten dutela langileen eskaerekin.

Mintzodromo bat, San Telmo museoan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Aniztasunerako zubigintza

Iraia Vieira Gil

Euskaraz ez dakitenak erakartzeko jardunaldiak antolatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak. Euskarak sortzen dituen barne eta kanpo gatazkak izan dituzte hizpide.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...