Osasunak are gehiago zabaldu du lehen postuan duen aldea (1-0)

Imanol Magro Eizmendi.
2019ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Osasunak egun borobila izan zuen atzo. Ondo irten zitekeen ia guztia ezin hobeto atera baitzitzaion. Lehenbizi, 1-0 irabazi zion Gimnastici Roberto Torresen golari esker (39. min), eta ez sufritu gabe. Hori gutxi balitz bezala, aurkari zuzenek ez zuten asmatu. Albacetek Cadizen galdu zuen (1-0), eta Malagak bana egin zuen Kordoban. Horiek hala, jardunaldia amaitzean, gorritxoek hiru punturen aldea izango dute gutxienez zuzeneko igoera postuetatik kanpo dagoen lehen taldearekiko.

Osasuna denboraldi bikaina egiten ari da, eta atzo, beste behin, bere bertute handiena ustiatu zuen: etxeko sendotasuna. Sadarretik bi berdinketek bakarrik egin diote ihes, eta gaizki jokatuta ere puntuak lortzen ditu. Nasticen aurka hiru lortu zituen, eta ez zen hura baino hobea izan. Martin Monrealek ondo prestatu zuen bere talde ohiaren aurkako partida, baina garesti ordaindu zuen kalitate falta ate aurrean.

Bestalde, Osasunako bazkide konpromisarioek baimena eman diote zuzendaritzari zorpetu, eta Sadar berritzeko lanei ekiteko. 301 bazkidek bozkatu zuten atzo goizeko batzarrean, eta 233 neurriaren alde agertu ziren. Zuzendaritzak, orain, 23 milioi euroko mailegua eskatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.