Musika

Euskal Herriko sortzaileen jaialdia

Berria -

2018ko urriak 13
Mukuru jaialdia egingo dute gaur, Errenterian. Goizean, 11:00etan, Mikelazulo elkartean, egungo musika eszenaren egoeraz mintzatuko dira Bidehuts, Erraia, Musikazuzenean eta Taupaka elkarteetako ordezkariak. 18:00etan, saio akustikoak egingo dituzte Nigara Zuek, Paxkal Irigoien, Seitan, Isuo ta Kezman, Peru Galbete, Iturria eta Hatxe taldeek. Eta 22:00etan, Niessenen, kontzertua: Txost!, Klak!son eta Muskulo.

Mukuru jaialdia

Gaur, egun osoz, Errenterian (Gipuzkoa).