'Idoloak akatu genituenekoa'

'Kill Yr Idols'

Egileak: Iñigo Basaguren-Duarte, Gotzon Hermosilla eta Igor Mercado. Argitaletxea: Labezomorro.

Mikel Ayerbe -

2017ko otsailak 12

Punk literatura euskaraz. Halaxe ageri da Idoloak akatu genituenekoa narrazio liburuaren kontrazalean, auto-ekoizpenaren bidea erabiliz Labemozorro zigiluarekin argitara eman den bilduman. Izan ere, do it yourself filosofiari jarraiki, Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duarte egileak ados jarri ziren elkarren artean punk-rock eta hardcore abestietan oinarrituriko ipuinak idatzi eta argitaratzeko. Ez da formula berria gurean, aurrez Iban Zalduak Biodiskografiak (2011) liburuan pop-rock taldeekin zein abesti jakinekin osaturiko kontakizunak bildu baitzituen. Hori horrela, liburu berriaren egileek ere aitortu dute Zalduaren liburuaren eragina, formula bera errepikatu baitute finean, baina esan bezala, oinarrian punk eta hardcore talde zein abestiak izanik. Beraz, sei eskutara osaturiko ipuin-bilduma da Idoloak akatu genituenekoa, hemezortzi kontakizun biltzen dira eta gutxi gorabehera, egile bakoitzak seina narrazio eskaintzen ditu.

Kontakizunok diskoak kaleratu ziren ordena kronologikoren arabera antolatuta daude: 1973ko Iggy and the Stooges taldetik hasi, punkaren hirutasun santua osatzen dutenekin jarraitu (The Ramones, Sex Pistols eta The Clash) eta hortik aurrera, punk eta hardcore taldeak bata bestearen atzetik, Durangaldeko The Dirties-en 2005eko Hil dira zuen heroiak diskoarekin amaitzeko. Tartean, baita talde apokriforik ere: hain zuzen, Ahaztu antzean ipuineko Ahaztu Antzean taldearen kronikarekin Hermosillak egiten duena, kasik, Searching for Sugar Man dokumentalera hurbiltzen baita, baina zorionez, lokalismoak lokalismo, ezusteko amaierarekin kiribil efektu ederra sortzen du, ipuina bere horretan biribilduz.

Musika estiloak halaxe markatuta, abiadura zein speed biziko kontakizunak gailentzen dira, bat-bateko efektua sortzen dutenak; Black Flag taldearen Nervous Breakdown-en oinarrituriko Basaguren-Duarteren Onetik aterata da aipaturikoaren erakusle, kasik abesti punk baterako letrak ere izan daitezkeelako ipuin horretako hitzak. Underground eta pesimismo kutsuko atmosfera itogarria liburuan zehar barreiatzen da, galtzaileak nahinon nagusitzen dira, nola ez. Gehienetan, gainera, narrazioen girotze ariketak berehala eta itzulingururik gabe kokatzen gaitu gatazkaren erdi-erdian, Mercadoren Career Opportunities ipuinean bezalatsu. Nahiz eta batzuetan narrazioaren baitako ipuinerako ideia lerro-artean argiegi ikusten den eta bat-bateko efektu azkarregiak ere eskapatzen diren, ipuinaren kaltetan. Azkenik, badira arnasa luzeagoko eta tempus lasaiagoko zein gogoetara bideraturiko kontakizunak ere, aurrez aipaturiko Ahaztu antzean, adibidez.

Bitxia da LP zein diskoen izenbururekin idazleek egiten duten jolasa ere, narrazioen izenburuak aukeratzerakoan sarritan abesti edo diskoaren izenburua bere horretan ematen baita, beste zenbaitetan itzulita, baita hitz jokoen bidez ere; edota kontrara, itxuraz zerikusi gutxiko lotura duen beste izenburu bat paratuz. Musika da abiapuntu, baina narrazioak eta literatura idatzia izatea du liburuak helburu eta ipuinez ipuin, egileek lortu dute narrazioen tonu eta giroak elkarrekin txirikordatzen eta halako batasun eta neurri egoki bat ematen azken emaitzari.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Erizain bat, gazte bati txertoa ematen, Brasilen. Umeak txertatzeko ohiko kanpainetan jaitsiera nabaritzen hasi dira aurten ©FERNANDO BIZERRA JR / EFE

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan.

PCR proba bat, Indian. Bigarren herrialde kaltetuena da hura. ©SANJEEV GUPTA / EFE

Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak

Iosu Alberdi

AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko.

Konfinamendua ezarri zuten Azkoienen. ©Idoia Zabaleta / Foku

Hegoaldeko kasuen erdiak baino gehiago, Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 603 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; Nafarroan atzeman dituzte horietatik 318. Halaber, bi pertsona zendu dira birusaren ondorioz.

Maria Txibite, agerraldi batean. ©Jesus Diges / Efe

Txibitek esan du egoera «kontrolatuta» dagoela Nafarroan

Arantxa Iraola

Positibo «asko» izan arren konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna