Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

'Black is Beltza'

Gatazka anitz, iraultza bakarra

Iraitz Urkulo -

2015eko urtarrilak 18

Gidoia: Fermin Muguruza eta Harkaitz Cano. Marrazkiak: Dr. Alderete. Argitaletxeak: Bang-Talka.

Iruñeko sanferminetako erraldoien konpartsak New Yorken desfilea egingo du, 1965ean. Baina, arraza-bereizkeria dela eta, erraldoi beltzek ezingo dute parte hartu. Haietako bat dantzatzeko ardura duen Manex Unanue protagonistaren eskutik, 1965 eta 1967 bitarteko giro kultural, sozial eta politikoan murgilduko gara, alor horietako hainbat pertsonaia garrantzitsurekin hasiko duen harremanaren lekuko bihurtuta, garai hartako gertaera nabarmenenetan zeharreko bidaia eginez: New York, Mexiko, Kuba, Kalifornia, Aljeria...

Maitasuna, iraultza, musika, sexua, indarkeria, drogak eta espioitza nahasten diren komiki honetan, Manexek Black Pantherrek eta Kubako zerbitzu sekretuek harilkatutako trama arriskutsu batean korapilatuta ikusiko du bere burua. Argumentuak erritmo bizian egiten du aurrera, fikzioak hartzen duen hiru urte eskaseko epean irakurleok eta protagonista bera leku eta egoera batetik bestera eramanez. Osagai edo ekintzarik ez zaio falta istorioari, eta, nahiz eta ziurrenik protagonista euskaldunaren inguruko zenbait gertaeraren sinesgarritasuna zalantzazkotzat jo litekeen, oro har emaitzak barne-koherentziari eusten dio.

Istorioa 60ko hamarkadarekin lotzen duten erreferentziez josita dago, denetan aipagarrienak musika arlokoak izanik. Halere, komiki honek badu ageriko arrisku bat: irakurleok, erreferentzia-uholdea modu egokian bideratu ezean, egileek jakintzat ematen duten testuinguruari buruzko informazioa galtzekoa, alegia. Generoak, gauza ezaguna denez, ez du azalpenetarako tarterik eskaintzen. Aitzitik, informazio hori kudeatzen asmatuz gero, agian gogoeta sakonik ez dugu topatuko; bai, ordea, istorio entretenigarri batez gozatzeko aukera aparta.

Azkenik, alderdi grafikoaz bi hitz. Dr. Aldereteren lanean, ezin bestela izan, beltza da nagusi, baina beste kolore batzuekiko konbinazioari uko egin gabe. Izan ere, narrazioan zehar, herrialde eta garaia aldatzearekin batera, beltzarekin konbinatzen den kolorea ere aldatuz doa: urdina, gorria, laranja, berdea... Ia bineta bakoitzean topa ditzakegun itzal-jokoek thriller-ari dagokion giro iluna areagotzen laguntzen dute. Era berean, estilo nabarmenki errealistaren barnean, pertsonaien espresio larriak, sarri kezkatuak, garrantzi berezia bereganatzen du.

Black is beltza-ren euskarazko edizioa benetako harribitxia da: azal gogorra, formatu handia, orrialde lodiak, diseinu dotorea, kolorearen erabilera... komiki generoaren zale porrokatu eta zorrotzenak ere asetzeko modukoa. Lastima kontrazalean eta barruko testuetan agertzen diren akats gramatikalak zuzentzeko kontua hartu ez izana. Hala eta guztiz ere, euskaraz halako ekoizpenen eskaintza hain urriak izanik, akatsei ez ikusiarena egin eta, iraganaren nostalgia eta aldarrikapen-oihartzunen artean, beren eskubideak zapalduak izan ez daitezen borrokatu ziren eta oraindik ere borrokan ari diren munduko herritarron elkartasun-adierazpen hau ukitu-usaindu-ikusi-irakurtzea merezi duelakoan nago.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«'Bertsolaria naiz' esan behar izan diot neure buruari, sinesteko»

Hodei Iruretagoiena

«Inpostorearen sindromea» sarri sentitu izan du Saioa Alkaizak bertso ibilbidean, bere burua bertsolari gisa justifikatu beharra. «Ez nuen ikusten nire antzekorik Nafarroan». Anaitasunan finaleko plaza hartu, eta txapela jantzita atera da orain.
Leire Vargas eta Alaine Agirre, atzo, Donostian, Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan. ©JON URBE / FOKU

Leire Vargas eta Alaine Agirreren liburu sarituak argitaratu dituzte

Gorka Arrese

Ama izatearen nahiari eta ezinari buruzkoa da Agirreren 'Karena' eleberria. Vargasen lehen poema liburua da 'Dena ametsa den irudipena'
 ©BERRIA

Diskorik atera behar ez zutenen diskoa

Iñigo Astiz

Hamabi kantako disko fisikoa kaleratu du Dupla bikoteak, nortasun ikur duen genero nahasketa askea oinarri hartuta: 'Nahieran'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.