HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Argiaren alaba'

Euskadi saria 2015

2015eko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. Argitaletxea: Denonartean.

Esku artean 2015eko Euskadi Literatura sarietako irabazlea dugu, Haur eta Gazte literatura atalekoa, eta, zehaztu dezagun, helduei begirako obra ere bada.

Bertan Bizenta Antonia Mogelen biografia fikzionatua eskaintzen zaigu, 160 orrialdeetan egituratutako obra, bi planotan garatzen den eguneroko baten itxura duena, eta lau atal nagusitan banatuta dagoena.

Bi plano horietako batean Bizentaren bizitza kronologikoki agertzen zaigu, eta bestean Arrietak obra osatzeko egindako ikerketaren kronika, fikzionatua, hori ere.

Obraren egitura eta garapena konplexuak, trinkoak eta mamitsuak dira.

Ez da erraza definitzea zein testu mota den nagusi, badu denetik pixka bat: narrazioa, biografia, historia, istorioak, kronikak, grafologia saialdiak... gehi obra egiteko erabili diren irizpideak, hausnarketak, eta aholkuak. Arrieta ezagutzen duenak badu haren jardun aniztunaren berri, eta ezagutzen ez duenak hartarako aukera paregabea dauka, ezen Argiaren alaba saiakerak Yolanda Arrietaren soslaia, artea eta aldartea ere erakusten baitizkigu, autofikzioa deitzen zaion generoaren bidez.

Bai: eros ezazu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.