Olaetxea, Arasti eta Enerizekin batzartu da Unai Hualde

2019ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Bi aste dira Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaritzara heldu zenetik, eta atzo egin zuen lehen bilera sorta Nafarroako hainbat erakundetako ordezkariekin. Hualde Asun Olaetxea Comptos Auzitegiko presidentearekin, Javier Eneriz arartekoarekin eta Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariarekin batzartu zen goizean. Hualdek aktualitate politikoari buruzko analisia partekatu zuen mintzaideekin, eta garrantzitsutzat jo zuen «Nafarroako elkarte sare aberatsa osatzen duten erakunde guztiekin lankidetza harremana» izatea, parlamentuak ohar batean jakinarazi zuenez. Juan Luis Beltran Nafarroako Gardentasun Kontseiluko presidentearekin elkartuko da gaur, 11:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.