Burtsek igoera ikusgarriekin hartu dute berria

2020ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Finantza merkatuek birusaren aurkako borrokan giltzarri gisa ikusi dute Pfizerren iragarpena, eta igoera ikusgarriekin jaso dute. Europako 300 konpainia handienak biltzen dituen indizeak ia %4 egin du gora; %5,2 irabazi du Frankfurtek, %7,6 Parisek eta %8,5 Madrilek.

Txertoaren bultzatzaileen akzioek egun ona izan dute Pfizer %10 ari zen igotzen arratsaldean, eta %13,7 Biontechek, baina %15etik gora berreskuratu dute turismoarekin zerikusia dutenek. Behera, berriz, Astra Zeneca botikagilea(-%2) lehian dago Pfizerrekin, eta Zoom Internet bidezko bideo konferentzien hornitzailea (-%12) .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.