Krisiaren aurrean, Europak baditu hamaika erronka

2022ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Irailaren 16an Pragan bildu ziren Europako hainbat nekazaritza ministro. Ongarrien prezioa arintzeko eta elikagaien segurtasuna bermatzeko erabil litezkeen teknika berrien inguruan hitz egin zuten, besteak beste. Janusz Wojciechowski Europako Nekazari komisarioak ohartarazi zuen ongarrien eskasia eta energiaren prezio altuak nekazarien Ā«kezka larriakĀ» direla, eta, beraz, krisiari aurre egiteko neurriak hartu behar dituztela. Europako Batzordeak proposatu zuen, adibidez, amoniakoaren inportazioari muga zergak kentzea. Irailaren 26an bozkatuko dute proposamen hori, Bruselan.

Halaber, Pragan izandako bileran adierazi zuten Europan ongarrien ekoizpena modu iraunkorrean areagotzeko teknika berrien alde egin behar litzatekeela. Izan ere, Europak posible luke beste herrialde batzuetatik ongarriak inportatzea. Inportazio horiek, dena den, ez lirateke nahikoa izango jada abiadura hartu duen ekoizpenaren beherakada konpentsatzeko, eta Europak baliabide estrategikoekiko duen mendekotasuna areagotuko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.