Bederatzi migratzaile hil dira Polonia eta Bielorrusia arteko mugan

Erredakzioa
2021eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Poloniako Defentsa Ministerioak herenegun zabaldutako irudiek argi erakutsi dute zein den Polonia eta Bielorrusia arteko mugako egoera. Askok asteak daramatzate zeropeko tenperaturak jasaten Europa mendebalderako bidean jarraitzeko zain. Varsoviako iturriek zabaldutakoaren arabera, gutxienez bederatzi pertsona hil dira orain arte muga igarotzeko ahaleginetan. Poloniako Gobernuak hiru kilometroko «segurtasun eremua» jarri zuen atzo mugan, eta handik aurrera egitea debekatu zien ez bakarrik kazetariei, baita gobernuz kanpoko erakundeei ere.

Poloniak egotzi dio Bielorrusiari migratzaileak mugara bidaltzea, Europako Batasuna desegonkortzeko asmoz. Minskek, baina, ukatu egin du hori. Iturri ofizialen arabera, 800 pertsona inguru daude kanpatuta hesiaren inguruetan, eta beste 4.000 inguru daude mugatik gertuko basoetan ezkutatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.