Beste balentria bat egin nahi dute

Realak Espainiako Superkopako finalerdiak jokatuko ditu gaur, Salamancan, Levanteren aurka. Cardona kili-kolo egon arren, deialdian da

Realeko Barbara Latorre, Levanteko jokalariz inguratuta. ANDONI CANELLADA / FOKU.
ainara arratibel gascon
2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Iragan maiatzaren 11n Espainiako Kopa irabazi eta gero, Realak beste titulu bat irabazteko aukera du aste honetan: Espainiako Superkopa. Horretarako lehen urratsa gaur egin beharko du Gonzalo Arkonadaren taldeak, finalerdietan Levante mendean hartuta. Irabaziz gero, igandean Bartzelona edo Atletico Madril izango dute aurkari txuri-urdinek finalean. Espainiako Ligako bi talde ahaltsuenen arteko neurketa bihar jokatuko da.

Lehen aldiz jokatuko da Superkopa. Salamancan, eta bertan parte hartzearen garrantzia nabarmendu du Garbiñe Etxeberria Realeko kirol zuzendariak. «Klubarentzat eta taldearentzat beste pauso bat da. Handia litzateke beste titulu bat irabaztea». Aurkariak indartsuak izan arren, baikor da. «Taldea ondo ari da jokatzen. Ondo aztertzen ditu lehiak, eta helduagoa da. Estrategia gehiago ditu irabazteko».

Gaurko partidaren inguruan ondorengoa adierazi du. «Zelaia ez dago oso ondo, eta horrek eragina izan dezake bi taldeen jokoan. Baina ez dugu horretan pentsatu behar. Garrantzitsua izango da oso adi ateratzea, eta horri eustea partida guztian».

Bi taldeek urtarrilaren 18an jokatu zuten elkarren aurka Ligan, eta bertan Levante nagusitu zen 3-0. Claudia Zornozak, Ona Batllek eta Jucinara Soaresek sartu zituzten golak. Lehen itzulian, Zubietan, 0-0 egin zuten

Gaurko neurketarako zalantza zen Marta Cardona. Erdiko hegalekoak min hartu zuen larunbateko Espanyolen aurkako neurketan. Baina deialdian sartu du Arkonadak. Baita Cecilia Marcos bigarren taldeko jokalaria ere. Marcosek aurreneko golasartu zuen asteburuan Lehen Mailan.

REALA-LEVANTE
Reala. Quiñones; Iraia, Etxezarreta, Mendoza, Lucia; Baños, Itxaso Uriarte; Barbara Latorre, Nerea Eizagirre, Manu Lareo eta Nahikari.
Levante. Paraluta; Alharilla, Navarro, Ivana, Rocio; Zornoza, Maitane, Batlle, Cordera; Eva eta Esther.
Epailea. Ainara Acebedo.
Lekua. Helmantico futbol zelaia (17.341 ikusle).
Ordua. 20:00 (Teledeporte).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.