HILBERRIA. Marie Fredriksson

Roxetteren boza baino gehiago

TRACEY NEARMY / EFE.
mikel lizarralde
2019ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Suediako Expressen.se egunkariak atzo jakinarazi zuen Marie Fredriksson Roxette taldeko kantaria zendu dela, 61 urterekin. Fredrikssonek Minbizia zuen. Haren bikote artistikoa izan zenak, Per Gesslek, ohar baten bidez agurtu zuen kantaria: «Nire maitasun guztia zuretzat eta zure familiarentzat. Gauzak ez dira inoiz berdin izango».

Suediako Ossjo herrian 1958an jaioa, Strul eta Mamas Barn taldeetan aritu zen gaztetan, baina ondoren bakarkako ibilbideari ekin, eta Het Vind (1984) lehen diskoa plazaratu zuen. Hurrengo urtean lortu zuen ospea herrialdean, Den Sjunde Vagen lanarekin. Roxetten, berriz, 1986an hasi zen. ABBArekin batera, Suediatik atera den musika talderik ospetsuena izan da hori. 1989an iritsi zitzaion arrakasta mundu osoan, The Look kantuarekin. Gero, Pretty Woman filmeko musika egiten ere parte hartu zuentaldeak, It Must Have Been Love kantarekin. Hala ere, abeslariak ez zuen utzi bakarkako ibilbidea.

2002an, garuneko tumore bat atzeman zioten, eta osasun arazoak gorabehera, kantatzen jarraitzeko borroka egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.