Koska bat gorago dago

Anaitasunak 36-27 galdu du Saint-Raphaelen kontra, EHF kopan. Etxekoak hasieratik nagusitu dira, eta bigarren zatian hautsi dute lehia
Anaitasunako Bazan —eskuinean— Lugiren aurkako partidan.
Anaitasunako Bazan —eskuinean— Lugiren aurkako partidan. VILLAR LOPEZ / EFE

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko otsailak 18
Erronka zaila zuen atzo Helvetia Anaitasunak, EHF Kopan, Saint- Raphaelen pabiloian. Juanto Apezetxearen taldea saiatu zen, baina Frantziako taldearen kalitatea nagusi izan zen. Hala, nafarrak esku hutsik itzuli ziren Iruñera, 36-27 galdu baitzuten. Etxeko taldeak hasieratik hartu zuen aurre partidan. Lehen errenta hiru golekoa izan zen: 4-1 (5.min). Hasierako abantaila hori baliatuta, Saint Rapahelek eroso jokatu zuen, eta ederki aprobetxatu zituen, kontraerasoan, Anaitasunak galdutako baloiak. Gainera, 12. minutuan Erik Balentziaga erdikoak min hartu zuen belaunean, eta hori ere kolpea izan zen taldearentzat. Saiatu arren, Anaitasunak ez zuen lortzen errenta gutxitzea. Aitzitik, gora zihoan. Atsedenaldian bost golekoa izan zen: 18-13.

Bigarren zatian are gehiago antzeman zen etxeko taldea fisikoki nagusi zela, eta partida hautsi zuen: 29-22 (50. minutuan). Hala, eta datozen asteetan egutegi betea dutela kontuan hartuta, Apezetxeak minutuak banatu zituen jokalarien artean, nekea pila ez zezaten.

Asobal ligan Bidasoak ere ezin izan zuen ezusterik eman. 33-29 galdu zuen Ademarren aurka, eta azken partidetako bolada eten zen. Zazpi goleko aldeaz ere egon zen galtzen Jacobo Cuetararen taldea, baina azken minutuetan aldea gutxitzea lortu zuen.

Bestalde, Espainiako Kopako final-zortzirenetako joaneko neurketetan, Bera Berak uste baino gehiago sufritu zuen Santa Eularia mendean hartzeko (21-22). Zuazoz, berriz, etxean irauli beharko du kanporaketa. 24-20 galdu zuen Maviren kontra. Asteartean eta asteazkenean jokatuko dituzte, hurrenez hurren, itzulerako partidak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ainara Arratibel Gascon

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna