Kultura eta kontrakultura ardatz, jardunaldiak abiatuko d itu bihar EHUk

Nazioarteko eta Euskal Herriko hainbat aditu elkartuko dira asteazkenera bitarte gaiaz hausnartzeko, EHUko Leioako campusean
<em>Kantatzen duten Herriak</em> jardunaldiak egingo dituzte EHUko Leioako campusean.
Kantatzen duten Herriak jardunaldiak egingo dituzte EHUko Leioako campusean. EGOITZ IRIZAR

Ainhoa Larrabe Arnaiz -

2017ko abenduak 17
Musika, festa, kultura eta kontrakultura, borroka, identitatea eta patxanga. Bihartik asteazkenera bitarte, musikagintzan aditu eta aritu direnak bilduko dira EHU Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dituen Kantatzen duten herriak jardunaldietan. Besteak beste, nazioarteko kontrakulturaz, Euskal Herrian izan den instrumentalizazio kulturalaz eta Bizkaiko punk taldeen egoeraz jardungo dira. Orotara, hamalau solasaldi egingo dituzte: asteleheneko eta astearteko saioak 11:00etatik 14:00etara izango dira, EHUko Leioako Gizarte Zientzien Fakultatean (Bizkaia); eta, asteazkenekoa, berriz, 10:30etik 12:30era, Irakasle Eskolan.

Nazioarteko ikerlariak bilduko dira topaketan. Paula Guerra Portugalgo Portoko Unibertsitateko ikerlariak Azpikulturak, postkulturak eta modernitate berantiarra hitzaldia egingo du bihar, adibidez, eta punk pedagogiei buruz arituko da asteazkenean. Edu Leste Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikerlariak Egiatasuna eta oroimina zahar egiten diren gazte kulturetan izeneko hitzaldia egingo du etzi, eta, haren aurretik, Carmen Torre Pennsylvaniako (AEB) ikerlariak Kubako punkaren egoera zein den azalduko du.

Asteazkenean Euskal Herriko musikaz eta zuk zeuk egin kulturaz hausnartzeko mahai ingurua egingo dute, jardunaldiei bukaera emateko. Alex Sardui, Aitor Etxebarria, Julia Itoiz eta Adrian Medrano musikariak; Leire Palacios kazetaria eta EHUko irakasle Josu Larrañaga eta Ion Andoni del Amo elkartuko dira solasaldian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna