Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Ezabaketa

2021eko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Tratu txarrak pairatu dituzten umeen %40k helduak direnean tratu txarrak ematen dituztela diote datuek, eta ohikoa dela bullying-a pairatu duen ikasleak beste ikaskide batzuei bullying egitea. Israeli hori gertatzen ei zaio. Alemania nazia juduak ezabatzen saiatu zenetik, Israelek palestinarrak ezabatzea beste helbururik ez duela dirudi. Pixkanaka-pixkanaka gero eta lur eremu txikiagoa utziz, baliabiderik gabe itotzen lagaz, tartean eraso eginez...

Baina azken erasoaldia aspaldiko bortitzena dela ari dira salatzen. Hildakoen kopuruak gora egiten du egunez egun, bonbardaketa etenik gabea da, bai bonbardaketa bereizi gabea, bai gune estrategikoen aurkakoa. Erasoari erantzuten ari zaizkiola diote Israelek berak eta haren aldeko indarrek —AEBak horien buru, eta baita Alemania ere—, baina Israelen gerra estrategia ez da erreakzio hutsa. Lurrez eraso egingo zuela esan, eta lurpeko tunelak bonbardatu zituzten; Gazan gertatzen dena munduari kontatzen dioten nazioarteko hedabideak baliabide gabe utzi zituzten; Al-Xati errefuxiatu esparruari eta ospitaleei egin die eraso; baita COVID-19aren testak egiten dituzten guneari ere...

Aldamenean bere jarrera babesten duten ikaskideak dituen bitartean, erasotzaileak ez ditu eteten bullying jokabideak. Eta argi dago Tel-Avivek ikaskide leialak dituela; kontu hartze txikiren bat gorabehera inoiz bizkarra emango ez diotenak, ahulenaren alde altxatuko ez direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.