Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Maitasuna

2021eko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Hiztegi batuak honela definitzen du maitasuna: «Norbaiten edo zerbaiten alderako atxikimendua sortzen duen joera edo sentimena, haren ona bilatzera bultzatzen duena». Besteren onak, baina, norbere kaltea dakar sarri. Beraz, ezin da maitasuna ulertu eskuzabaltasunik gabe, eskuzabala izan beharra baitago norbere kalteak gorabehera besteari ona emateko. Zer den ona eta zer ez. Nola erabakitzen da? Normalean norberak daki zer den beretzat onena, edo onena ez izanda ere, berak beretzat nahi duena, zerk ekartzen dion berari «ona». Eta zaila da heriotza ona izan daitekeela pentsatzea.Bukaera baita.

Eutanasia maitasun ekintza bat da. Eutanasia eskatzen duenak bere burua maite du, eta ingurukoak ere bai. Ez ditu lotu nahi ohe baten albora, aulki baten albora edo ezertarako gai ez den edo non dabilen ez dakien pertsona baten etengabeko zaintzara. Eta albokoak hiltzea nahi duela onartu eta hura errespetatzea ere maitasun ekintza bat da, bere ona bilatzen duelako norbere kaltearen gainetik. Hiltzeko eskubidea ere eskubide bat baita.

Baina eskubide hori onartu gabe dagoenean, asko lazten da maitasuna. Eutanasia eskatzen ari den pertsonaren albokoak hura maite du, lagundu nahi dio, baina ezin dio lagundu. Hor gertatzen dira inongo maitasun ekintzarik handienak, Michael Hanekek Amour filmean ezin hobeto azaldu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.