Asier Fullaondo.
ARGI ALDIAN

Mikrobiota eta osasuna

2016ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Badira urte batzuk mikrobiota hitza biologia alorrean modan jarri dela. Mikrobiota leku eta une zehatz batean dagoen mikroorganismoen komunitateari deritzo. Mikroorganismo horiek, nagusiki bakterioak, edonon aurki daitezke eta gure gorputzean hainbat lekutan daude, kanpoko azalean, ahoan, hesteetan eta abar.

Giza mikrobiota, organo bat bezala kontsidera daiteke, hesteetako mikrobiotak, guk jan egiten ditugun elikagaien prozesamenduan parte baitira. Parte hartze hau, hain da ezaguna, zein gaur egungo elikagai enpresak horretaz baliatzen dira guri jaki osasungarriagoak saltzeko, Bifidus-dun jogurta adibidez. Jaki probiotikoak modan daude.

Beti pentsatu dugu bakterioak kaltegarriak direla, infekzioak daudenean antibiotikoak hartu behar ditugu bakterioak hiltzeko, dena garbi eta txukun egon behar da bakterioek eritasunak sortzen dituztelako, baina orain, bakterioak ere osasuna izan daitezke. Bakterio komunitate osasuntsu bat izateak, hau da, mikrobiota orekatua izatea, gure osasunerako garrantzitsua da. Orain gutxi Herbehereetako ikertzaile talde batek hesteetako mikrobiotaren azterketa sakona egin du. 4.000 pertsonaren mikrobiota aztertu eta pertsona horien osasun datuekin gurutzatu du, gaixotasun eta mikrobiotaren konposizioaren arteko erlaziorik dagoen edo ez aztertzeko.

Azterketa horrek eman duen emaitza deigarrienetarikoa da azukredun freskagarriak hartzeak mikrobiotaren aniztasuna murrizten duela, eta horrek, eragin kaltegarriak izan ditzakeela osasunean. Aldiz, ardoa hartzeak inflamazioren kontrako bakterioak hobesten ditu. Nahiz eta lan horrek hainbat gauza iradoki, lan gehiago behar izango dira ondorio esanguratsuak lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.