Delirium Tremensen Hatortxuko kontzertua, gaur Hamaikan

Delirium Tremens. J. FONTANEDA / FOKU.
urtzi urkizu
2022ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Hamaika telebistak Hatortxu rock jaialdiko (Atarrabia, Nafarroa) emankizun berezia egingo du gaur, 21:20an. Hasteko, Delirium Tremens taldearen itzulerari buruzko erreportaje bat emango dute. Segidan, 21:50ean, Delirium Tremensek Hatortxun emango duen kontzertua zuzenean ikusi ahalko da Hamaikan.

Hatortxu jaialdiaren inguruko tarte bat iritsiko da gero, 22:55ean. Presoen eskubideen aldeko elkartasun jaialdiaren gaineko hainbat gorabehera ezagutu ahalko dituzte ikus-entzuleek. Irudi historikoak ere tartekatuko dituzte.

Saio bereziari amaiera emateko, gauerdian Tafallako (Nafarroa) Rotten XIII musika taldearen kontzertua iritsiko da. Hori ere zuzenean Hatortxu jaialditik.

Hamaikaren saioa lurreko telebista digitalaren bidez, Euskaltel bidez eta hamaika.eus/zuzenean webgunean ikusteko aukera egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.