EKARPENA

2021eko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Ekarpen bidez, bere gain hartu gabeko finantza zamaren %1,6 ordaintzen du Nafarroak.
Konpentsazioak
Hitzartu gabeko zergak. Bi zerga hitzartu gabe ditu: kanpoko trafikoa eta azukrearen gaineko zerga txiki bat. Gainera, NA eta pasaportea egiteagatik estatuak tasa kobratzen du. Zorraren jaulkipenean lortutako gainbalioak ere aintzat hartzen dira.
Beste diru sarrerak. Zergez gain, Espainiako Estatuak baditu beste diru sarrera batzuk: parte hartze publikoko enpresak (Aena, Renfe, loteria...); Trafikoko Buruzagitzak isun bidez lortutakoaren zati bat; gordailuekin eta emandako maileguekin lortutakoa...
Defizita. Espainiako aurrekontuen defizitaren %1,6 konpentsatu egiten da; aitzitik, superabita badago, %1,6 ordaindu behar da.
Atxikipenak. Nafarroan lan egiten duten estatuko funtzionarioen lan atxikipenak eta Espainiako zor tituluak dituzten nafarren kapital atxikipenak bertako ogasunak biltzen ditu, eta, gero, konpentsatu.
Eskumena ez izan arren eskainitako zerbitzua
Oinarrizko zerbitzuak. Eskumena ez izan arren, alor batzuetan zerbitzua eskaintzen du Nafarroak. Adibidez, Iruñeko kartzelan mantentze lanak eta janaria ordaintzen ditu. Kanpo ekintzan, berriz, garapenerako laguntzak.
Gizarte babesa. Nafarroak montepio pentsio sistema du bere funtzionarioentzat, eta ordaindutakoa itzultzen zaio. Oinarrizko zerbitzu sozial batzuk Nafarroak ordaintzen ditu, eta itzuli egin behar zaio.
Bestelakoak. Kontuen Ganberaren lan batzuk, kultur arloko ondasunen zaharberritze lan batzuk, autobideetako beherapenak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.