Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Alaia eta kolektiboa

2022ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Korrika gabe, Euskal Herria izango zen, baina ez zen hain alaia izango». Hala esan zuen Urtsa Errazti Korrikaren sortzaileetako batek Korrikaren hasieran. Eta zuzeneko seinalean argi ikusten da alaitasun hori. Barrez da jendea, alai da jendea, egin euri, elur edo eguzki. Ahal den moduan lasterka, edo espaloian txaloka.

«Zer eragiten du hamar minutuan herritik pasatzen den lasterketa herrikoi batek? Herri nortasunean eragiten du, motibazioan, sentimenduetan». Ainara Lavado Eta Kitto elkarteko kidearen hitzak dira. Maisha MCk BERRIArako sortutako kantuan dio: «Batzuk euskaldun besteak euskaldungai. Odoletik baino hortik gehiago gara anai [-arreba]». Poza da Korrika, alaitasuna da Korrika. Taldea da Korrika. Sentimendua. Euskaldunak eta euskaldungaiak talde egiten ditu. Anai-arreba. Kolektibo. Goizeko ordu txikietan auskalo nongo kilometroan testigua hartzeko altxatzen direnak, bezperan eta hurrengo egunean auskalo non egongo den makilatxo zati hori eskuan hartzeko. Eta beste bati emateko.

Kontua da, kolektibotasun horri nola eutsi Korrika ez dagoenean. Sentimendu horri nola eutsi, ez hozteko. Eutsi eta are gehiago, zabaldu, pozean bakarrik ez elkartzeko. Eta ezta haserrean ere. Egunerokoan baizik, izan pozik, haserre edo sentimendurik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.