Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Autokritika

2021eko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Gatazka gogorra bizi izan du Euskal Herriak. Gatazka politikoak hor jarraitzen du, baina ETAk jardun armatua utzi zuenetik, asko arindu da tentsioa. Ordutik, gatazkaren ondoriozko korapiloak askatzeko eta bizikidetza eraikitzeko garaia da. Eta bide horretan, asko entzuten da «autokritika» hitza. Normalean besteri eskatzen zaio autokritika hori egitea, baina askoz gehiago balio du norberak bere buruari begiratu, gaizki egin duena ikusi, hura onartu eta konpontzeko bidean jartzeak. Bizikidetzarako, garrantzitsua da biktimen aitortza ere, eta, alde horretatik, urrats garrantzitsua da Jaurlaritzak datorren astean egingo duen ekitaldia: poliziaren biktima diren 30 bat laguni aitortza egingo die. Baina biktima horien artean ez dago Ertzaintzaren biktimarik. Jaurlaritzaren beraren txosten batean jasota dago Ertzaintza dela 336 tortura kasuren erantzulea. Hori egiaztatzen duen epairik ez dago, ordea, tortura salaketa gehienak bezala, ez direlako ikertu. Izan ere, inkomunikazio aldian gertatutakoa jakin ez dadin, makineria osoa egon da antolatuta urteetan. Ertzaintzak ez du beti aplikatu izan inkomunikazioa, baina batzuetan bai. Halaxe dio Jaurlaritzaren txostenak. Ertzaintza Jaurlaritzaren esku dago, eta Jaurlaritza da Ertzaintzak egiten duenaren erantzule nagusia.

Badago non egin autokritika, badago zer ikertu, badago nori egin aitortza, eta badago hori egiteko astia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.