KRITIKA. Musika

Brahms ona

2016ko urriaren 15a
00:00
Entzun

BOS

Zuzendaria: Eric Nielsen. Pianista bakarlaria: Nelson Goerner. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia.Eguna: Urriaren 13a.

Oraingo honetan, gustatu zaigu BOSek aukeratu duen egitaraua eta horren gainean egin duen joaldia: Johannes Brahmsen hasierako lanak, Anton Webernen lan modernoarekin tartekatuz. Izan ere, 1.kontzertua piano eta orkestrarakore minorrean konpositorearen lanik erromantikoena baita, gehiegikeria batzuekin eta orkestrazio sinplearekin bada ere.

Hasieratik, haren pasioen dramatismo bortitza agertzen da. Pianoak eta orkestrak, bakoitzak bere bidea hartzen du garapen zatira heldu arte, eta arimaren sentimendu plurala adierazten du bigarren pasartean. Gure ustez, bai orkestrak bai bakarlariak ondo islatu zuten arestian esandakoa. Nelson Goerner pianista bikaina da, eta oso ondo hartu zion neurria musikak azaltzen duen sentimendu andanari, baina sentimentalismotan erori gabe. Eric Nielsen zuzendariak ondo bateratu zituen musikariak, soinuaren intentsitatea bakarlariarenganako eta sentimendu-zamak eskatzen zuen adierazkortasuna emanez. Hori berori lortu zuten bi protagonistek 2. mugimendu lasaiagoan eta hirugarren rondo ijitoan. Publikoaren berotasuna eskertzeko, piano jotzaileak maisutasunez eskaini zigun Chopinen Nokturnoa.

Lehenengo aldia da Anton Weberren Sinfonia orkestra txikiarentzat op.21, aurkezten dela hemen, publikoaren harridura sortuz. Musika atonala izanik, bertan nahasten dira «izaera serialak eta itxura klasikoa», Pierre Boulezen esanetan. Gure orkestrak duintasunez jo zituen idazkera dodekafonikoko sonata klasikoa eta alderantzizko canon bikoitza zabaltzen duen kontrapuntua.

Argi daude Brahmsen 1go sinfoniak Bethoveni eta klasizismoari zor dizkion maileguak. Baina nabaria da Erromantizismoanaurrera goazela. Gure ustez, BOS egokia da horrelako lan sinfonikoak ondo jotzeko eta argi dago Eric Nielseneklan bikaina egin zuela lanaren konplexutasunaren barruan. Zuzendariak, bada, jarraipen estua egin zien partiturari eta instrumentuen sartu-irteerei: sentsibilitatez adierazi zuen musikaren arima konplexua, bai dinamika diferenteetan bai tinbreen arteko orekan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.