HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Puka eta Mateoren oilarra'

Oilarrarekin kalejiran

Idazle eta ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Elkar.

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Ipuin hitza zehatza bezain orokorra da. Ipuinek berdintzen dituzten ezaugarriak bezainbeste dituzte desberdintzeko. Abiapuntu ona izaten da begiratzea testua nola dagoen eraikita, eskuartean zer dugun jakiteko, gainerako ezaugarriak erreskadan agertuko baitzaizkigu.

Kasurako, Puka eta Mateoren oilarra bidea eginez topatzen diren ezustekoekin osatzen den ipuina da.

Halakoetan hasierako unean pertsonaia nagusiak agertzen dira, geroko ekintzen gidaritza eramango dutenak. Gure kasuan Puka zakurra eta Ronaldo oilarra. Jarraian mugimendua eragingo duen gertaera dator: Ronaldo oilarrak ihes egin du okindegitik, okinaren desesperaziorako, lanaren martxa gidatzen duen ezinbesteko metronomoa baita. Puka gidari dela, haurrak eta okina atzetik abiatuko dira.

Ibilbideko geldialdi-gertakari lekuetan pertsonaiak gehitzen joango dira, liburu honetan bertan kalejira deitzen den eran.

Halako ipuinetan umorea izaten da emozioen iturri, mugarriz mugarri zain dauden gertaera barre-eragileetan, eta ibilbidea goranzko tonu alaian egingo da, euforia helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.