'Go!azen'-eko atal berriak grabatzen hasiko dira bihar

Go!azen-eko aktore berriak. EITB.
urtzi urkizu
Donostia
2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Udazkenean ETB1ek Go!azen 7.0 telesaila emango du, eta denboraldiko grabaketei bihar ekingo diete, Donostian. Hamar aste iraungo dute, irailaren 4ra arte. Azpeitian ere (Gipuzkoa) grabatuko dituzte zenbait sekuentzia.

Aktore berrien artean, Aitziber Errazkin, Nerea Elizalde eta Ander Lacalle egongo dira. Aktore beteranoagoak ere azalduko dira atal berrietan; esate baterako, Asier Burguete Basakabira itzuliko da, bekadun gisa. Maria Cruickshank aktoreak ingeles irakaslearen rola jokatuko du, eta Endika Zamalloak mantentze lanen arduradunarena egingodu.

Telesailaren interaktibitatea indartuko dute denboraldi berrian: telesaileko aplikazioa duten ikusleek, adibidez, pertsonaiek fikzioan egiten dituzten argazkiak eta bideoak jaso ahal izango dituzte denbora errealean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.