Altzoko pagoa

Poema eta liburua dituen zuhaitza

J. RUBINES - M. VILLOTA.
2018ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
«Altzoko Handiarekin alderatu izan dute. Juan Antonio Imaz Altzoko bertsolariak landatu zuen, bere ezkontza egunean. Zuhaitz motz gehienei bezala, erdialdean onddoa metatu zitzaion, eta ia usteldu egin zen. Ilobek kimatu ostean, hazten jarraitzen du. Azken 30 urteetan asko hazi dela diote.

Imaz familiak desamortizazio legearen bidez erosi zituen lurrak. Herriarenak ziren lur horietan, gaztainadia zegoen hasieran, eta gero landatu zuten pagoa, eta gaztainadia bota. Desamortizazioa gertatu ez balitz, ez zen existituko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.