BAIGORRI OSTEAN

2016ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
38 errefuxiatuen asilo eskaera Pirinio Atlantikoetako Prefekturatik koordinatua dute. Ikusiz zein herrialdetatik heldu diren (Siria, Afghanistan, Sudan, Iran, Eritrea) aukera handiak dituzte lortzeko. Halere, guztientzat ez da dena oraino argi. Prefekturako koordinatzaile Franck Hormatek segurtatu duenaz, jarraipena egingo die denei. Aldiz, Baigorriko gisa bereko zentro berririk ez dute irekitzekorik Euskal Herrian.

Noyon, Paue, Avignon. Asilo politikoa eskatu dutenez arduratzen diren zentroetara eraman dituzte 29; haietako hamasei, Pauera; bertan aurkitu balditzez ez dira kexatu. Aldiz, Noyon hirira iritsi diren hamarrak ez dira baldintzez kontent. Hamabost bat daudela egongela bakarrean, komun bakarrarekin. Avignon ere izan dute helmuga hiruk.

Dublingo hitzarmenaren menpe. Bi errefuxiatuk Europar Batasuneko beste herrialde batean egina zuten jadanik asilo eskaera eta, ondorioz, Dublingo hitzarmena dago tartean. Asilo eskaera eskuratu duten herrialdeen esku da bi errefuxiatu horiek onartzea ala ez. Anartean, hotel batetan egoten ahalko dira.

Asiloa lortua. Baigorrin zela, errefuxiatu batek asilo politikoa lortu du. Miarritzeko aterpe sozialera eraman dute bere proiektua antolatu bitartean.

Adingabeak. Sei dira orotara. Kontseilu Nagusiaren gain da hauen ardura. Adingabeentzako biletxeak aipatu dituzte horientzat. Baina lerro hauek idazterakoan, errefuxiatu adingabeek berek ez zekiten oraino nora joanen ziren.

Beren baitarik joan direnak. Asiloa eskaerarik egin gabe, Baigorrira iritsi 49tik 11 joan dira beren baitarik. Ez dute azaldu zergatik. Baina batzuek asilo politikoa lortzeko aukera handirik ez zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.