Irudia. Kaseda

Ur-lasterrak 600 ardi eraman ditu

NAFARROAKO FORUZAINGOA.
2018ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Azken egunotako euri jasek uholde larri samarrak eragin dituzte Nafarroa hegoaldean. Kasedan, esaterako, gainezka egin du Aragoi ibaiak, Ebroren adarrak: ohi baino ur emari handiagoak ustekabean harrapatu ditu inguruko abeltzainak, eta herri horretako lur-jabe batek salatu du 600 ardi desagertu zaizkiola. Antza, ur-lasterrak eraman ditu; haietako 40 atzo arratsalderako topatu zituzten, hilda. Beste 42 ardi onik atera dira, ibaiak sortutako irlatxo moduko batean geratu direlako —irudian ikus daitezke—. Polizia Ebro ibaiaren inguruak miatzen ari da, eta Ebroko Ur Konfederazioari eman dio gertakariaren berri, ibaiaren ibilbideko beste guneetan ere adi egon daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.