TERMINOLOGIA

2021eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
2018an hiztegi bat plazaratu zuten Bizkaisidak eta Euskaltzaindiak, GIB birusaz taxuz, bazterkeria zantzurik hauspotu gabe, hitz egiten ikasteko hainbat terminorekin. Horra:
GIB infekzioa. Ez da erabili behar GIB gaitza edo gaixotasuna.
Hiesa. GIB birusak eragindako egoera klinikoa da.
Sexu transmisiozko infekzioa. Ez da erabiliko sexu transmisiozko gaixotasuna edo transmisio sexualeko gaixotasuna.
Infekzioa transmititzea. GIBa transmititu egiten da; beraz, ez da esango GIBaren kutsadura edo hiesaren kutsadura.
GIBduna.GIBarekin bizi den pertsona edo pertsona seropositiboa ere erabil daitezke, birusa duena izendatzeko; sekula ez GIBa duen gaixoa, hiesaz gaixo dagoena, kutsatua edo hiesa duena.
Arriskuzko praktikak. GIBdun izateko arrisku egoeran dauden pertsonak esango da, eta ez kolektibo arriskutsuak edo jarrera arriskutsuak.
Karga biral detektaezina. Birusa egon badago, baina analisietan ez da ikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.