Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Goitizenen gaitza

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Polita da ezizenen jolasa. Baserriaren izena, norberaren ezaugarriren bat, gertaera xelebreren bat, hitz jokoak, inizialak... Askotan, goitizena erabat gailentzen zaio izenari, eta pertsonaren izen-abizenak ez ditu ia inork ezagutzen. Eta ederra izaten da ezizenen jatorriari buruz galdetzea, haiek ezagutzea, jakitea... Betiere hura daramanaren gustukoa baldin bada.

Izan ere, ezizenak bitan bereiz daitezke: aurrez aurre esaten direnak, edo atzetik erabiltzen direnak. Aurrez aurre erabiltzen diren horiek norberak onartuak izaten dira kasurik gehienetan. Atzetik esaten direnak, ordea, nork jartzen ditu? Zergatik jartzen ditu? Betiko leloaren betiko leloa: boterea erakusteko izaten dira, boteredunak jartzen dio zapalduari, izan bullying kasuetan, izan arrazakeriarekin lotutakoak, izan gizonak emakumea zapaltzeko...

Gerretan ere erabili izan dira, eta baita Euskal Herriko gatazkan ere. ETAko kideek ezizenak erabili izan dituzte poliziari ahalik eta aztarna gutxien uzteko, baina poliziak buelta eman dio estrategia horri eta etakideak umiliatzeko izenak jarri dizkie: zer esaten ari dira Idoia Lopez RiaƱori tigresa deituta? eta zer Josu Urrutikoetxeari ternera deituta? Pertsona bati izena edo ezizena jartzen zaionean, asko jartzen zaio. Eta ezizen horien istorioak ez dira xaloak izaten gehienean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.