Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Makalegi

2022ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Lehen fasea deitu diona itxi egin nahi du Sarek, baina ez du lortzen. Euskal preso guztiak Euskal Herriko kartzeletan daudenean emango du itxitzat, eta aurten izatea espero du, baina oraindik ere pasatuko dira hilabete batzuk. Badirudi bideratu xamar dagoela auzi hori, baina ohartarazpen argia ere egin du Sarek: gizartea adi ez badago, atzera-buelta ere izan dezake. Espainian harro dabil eskuin muturra. Pandemiak askatasunaren bandera eman die, eta batzuetan lotsagabe, besteetan sotilki, eragina izaten ari da diskurtso populista. Eta lobby horrek arlo juridikoan ere badu besorik. Ez da denbora asko 13/13 auziko epaiketan fiskalak «ETA ez da desagertu» esan zuenetik. Horregatik ohartarazpena: gizarteak aktibo izan behar du, legeak dioena betetzearen alde dauden politikari eta arduradunek beren lanean jarrai dezaten. Eta, Sarek esan ez duen arren, ez dirudi komenigarria denik zarata gehiegi ateratzea ere, eskuinak bazkarik izan ez dezan —Otegik Espainiako aurrekontuez esandakoak, kasurako—.

Jaurlaritzak urratsak egiteko aukera du lehen fasearen ostean. Bere esku dauka Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeen eskumena, eta hango kartzeletan dauden euskal presoen egoeran eragiteko gaitasuna izango du. Gradu aldaketak egin ditzake, esate baterako. Asmo onen iragarpena egina du Iñigo Urkulluren gobernuak. Ikusiko da hitzak haizeak eramaten dituen edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.