Italiako Giroa

Annemiek van Vleutenek ia erabakita utzi du Giroa, kronoigoera irabazita

Ane Santesteban (Cipollini) eta Eider Merino (Movistar) lehen hogeien artean sailkatu dira. Nagusian 12. dago bata, eta 13. bestea

Iñaki Odriozola -

2018ko uztailak 13
Erlojuaren kontrako munduko txapelduna tropeleko igotzaile onenetakoa denean, horrelakoak gertatzen dira. Annemiek van Vleutenek (Mitchelton) hegan egin zuen Alpe Gera di Campo Moroko kronoigoeran. Giroko zazpigarren etapa irabazteaz gain, lidergoa ere eskuratu zuen. Maglia arrosa erantzi beharrean izan zen, beraz, Amanda Spratt taldekidea. Mitchelton-Scott taldeak Giroan lortu duen laugarren etapa garaipena da.

Ane Santestebanek (Cipollini) herenegun aurreratu zuen «ziurrenik» denbora galduko zuela, eta hala izan zen. Eider Merinok (Movistar) ere atzerapena pilatu zuen. Halere, bakarkako lanetan espezialistak ez izateko, txukun aritu ziren biak ere: Santesteban 13. postuan geratu zen (4.48ra), eta Merino, 18.ean (5.07ra).

Txirrindulariek, bakarkako lanean, 15.3 kilometroan %6.6ko batez besteko maldari egin behar izan zioten aurre. Igoera benetan polita Alpeetan barrena. Etaparen lehiarako faborito nagusiak irten aurretik, Bizkaia-Durangoko Alice Arzuffirena izan zen denborarik onena. Ordura arteko marka minutu pasatxoan hobetu zuen. Igoeretan espezialista direnek, ordea, ez zuten barkatu. Ashleigh Moolman Pasiok (Cervelo) 1.49 minutuan hobetu zuen italiar gaztearen denbora. Van Vleuten falta zen, ordea. Erlojuaren kontrako munduko txapeldunak astindu latza eman zion Moolmanen markari. 2.29 minutuan hobetu zuen. Hirugarren Lucinda Brand (Sunweb) izan zen. Gaur 122 kilometroko etapa izango da. Esprinterrek eta etapa ehiztariek adi ibili beharko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna