Etapa garaipena eta maglia arrosa, biak lortu ditu Ruth Winderrek Italiako Giroan

Bigarren etapan egin bezala, Alice Arzuffi (Bizkaia-Durango) ihesean aritu da, baina hirugarren postuarekin konformatu behar izan du

Iñaki Odriozola -

2018ko uztailak 11
Ruth Winderrek (Sunweb) herenegun bete zituen 25 urte. Eta, egun bat geroago bada ere, jaso du urtebetetzeko oparia: garaipena Italiako Giroko bosgarren etapan eta maglia arrosa. Aurtengo ekitaldian lider den Sunwebeko laugarren txirrindularia da.

Bizkaia-Durangok, berriz, oso gertu izan du berriro garaipena. Alice Arzuffik bigarren etapa irabaztea 300 metrora izan zuen, eta, atzo, bosgarrenean, gutxiagora. Hirugarren izan zen. Aurretik izan zituen azken 25 kilometroetan iheskide izan zituen Winder eta Tayler Wiles (Trek).

Etapak hasiera bizia izan zuen. Hainbat saialdiren ostean, hamabi txirrindularik egin zuten aurrera. Minutu inguruko aldearekin ibili ziren 60 kilometroan. Pelotoiak, ordea, erraz murriztu zuen aldea, eta denak batera iritsi ziren mendate puntuagarri bakarrera. Bigarren Mailako gainak sei kilometro zituen, eta batez besteko %7ko pendiza. Han egin zuten aurrera Winderrek, Wilesek eta Arzuffik. Behin mendatea pasatuta, hirukotearen eta tropelaren arteko jazarpen proba hasi zen. Atzean, ordea, ez zen akordiorik izan. Bakarka eginiko erasoekin saiatu ziren. Alferrik. Aurreko hirukotean Arzuffik ez zuen esprintaren zain egon nahi izan, eta bi kilometrora jo zuen erasoa. Bizkaia-Durangokoa harrapatuta, esprintean erabaki zen etapa, eta Winder izan zen azkarrena. Ane Santesteban (Cipollini) eta Eider Merino (Movistar) tropelarekin helmugaratu ziren. Enara Lopezek (Bizkaia), berriz, 17.55 minutu galdu zituen. Gaur jokatuko da seigarren etapa. Bigarren Mailako mendate batean amaituko da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna