Levante 2-1 Reala

Kolpe latza jaso du, eta atzerapausoa eman

2022ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Realak 2-1 galdu zuen atzo Levanteren aurka. Emaitza txarra da, eta Europarako sailkatzea zailduko dio. Beste emaitzen zain, ia ezinezko jarri zaio Txapeldunen Ligarako sailkatzea, eta gogor borrokatu beharko da Europa liga jokatzeko. Lau puntu ateratzen dizkio Vila-reali, eta bost Athletici, baina bi talde horiek bihar eta gaur jokatuko dute. Eskas aritu zen Reala berriro, defentsan eta erasoan. Miramonek sartu zuen lehen gola, 53. minutuan; Silvak berdindu egin zuen 66.ean; eta Melerok 2-1ekoa lortu zuen penaltiz 87.enean. Zorrotz aritu zen epailea jokaldi horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.