Donostiako 66. Zinemaldia. Zabaltegi-Tabakalera. KRITIKA

Azalez disfrutatuz

Zuzendariak pelikula pornografiko bat egin nahi izan du. DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
Uxue Arzelus Lasa.
2018ko irailaren 28a
00:00
Entzun

'Las hijas del fuego'



Zuzendaria: Albertina Carri. Herrialdea: Argentina. Iraupena: 115 minutu.

Bi emakumek furgoneta bat hartu eta bidaia bat hasiko dute Argentina hegoaldean. Haietako batek film porno bat grabatu nahi du, eta bidaian zehar eginez joango da. Bikotearen bidaiara berehala hasiko dira beste emakume batzuk batzen, eta denen artean harreman estu bat sortuko da, kanon guztiak apurtuz sexuaz gozatzen duten bitartean.

Albertina Carri zuzendari argentinarrak pelikula pornografiko bat egin nahi izan du Las hijas del fuego-rekin. Pornografikoa bai, baina historikoki patriarkala eta gizonei zuzendutakoa den generoarekin hautsiz. Horrela, sexu esplizitu asko duen film honetan, forma, kolore eta jatorri desberdinak dituzten emakume hauek haien gorputzez gozatzen dute, ezarritako arau guztiak apurtuz.

Road movie eran kontatuta dago istorio hau, eta ataletan banatuta dagoela dirudi; furgonetan neska berri bat sartzen den bakoitzean, gai berri bat azaleratzen da, eta apur bat gehiago kontatzen digute pertsonaiei buruz. Oso esplizituak diren irudiekin batera, Carrik asko iradokitzen duten plano ederrak zuzendu ditu, eta poesiaz beteriko off-eko ahots oso interesgarri bat gehitu du kontakizunera; istorioari zentzu berri bat ematen dion ahots bat. Baina mezua oso indartsua eta guztiz beharrezkoa den arren, mezu hori argi utzi nahi izanak, tesia azpimarratzeko behar horrek, narrazioa ahultzen du, eta aukera asko eman zitzakeen abiapuntua traman galtzen da. Edonola ere, filma tresna bat izango da eztabaidak beharrezko batzuk sortzeko. Ez da gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.