Bizi EITB ekitaldiak egingo dituzte larunbatean hiru hiritan

urtzi urkizu
Donostia
2021eko urriaren 7a
00:00
Entzun
EITB Jaia hiri bakar batean egin ohi dute, baina aurten hiru hiri eta lau espaziotan egingo dituzte jaialdiko ekitaldiak. Larunbaterako honako ekitaldiak prestatu ditu EITBk: Donostian, 3 klubaren bueltan egingo dituzte jolasak, tailerrak eta bestelako jarduerak, Kursaaleko kanpoko terrazan, 11:00etan eta 13:00etan; Kursaaleko Ganbara aretoan, 3 Ene Kantak taldearen ikuskizuna izango da, 11:00etan eta 13:00etan; Tabakaleran, Oholtzan saioko euskal musikako kontzertu berezia egingo dute, 20:00etan; eta, Gaztearen eskutik, Rigoberta Bandinik kontzertua emango du Kursaalean, 20:30ean; Barakaldon (Bizkaia), bestetik, BECen Go!azen telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia egingo dute, 17:00etan; eta Gasteizen, Iradier Arenan Gastroshow sukaldaritza ikuskizuna egingo dute, 11:00etatik aurrera —sarrera librea izango da, edukiera bete arte—. Ander Gonzalez, Joseba Argiñano, Jaione Mariezkurrena eta Javi Sierra sukaldariek zuzeneko showcooking-ak egingo dituzte, eta Gabriela Uriarte nutrizionistak elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldia emango du. Larunbateko Bizi EITB egitasmoak taldearen elkartasun maratoiarekin bat egingo du. Bildutako dirua ikerketara bideratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.