Pausa etorkinen harrera gunean, birusa saihesten

2020ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dago Pausa, etorkinen Baionako harrera zentroa. Berrogeialdia hasi aitzin, 117 etorkin heldu ziren Baionara, eta, elkargoak iragarri duenez, hantxe egon beharko dute larrialdi egoerak irauten duen bitartean.

«Hainbeste pertsona leku berean izatea saihesteko», Baionako Herriko Etxeak gela bat prestatu du, haurrak eta emakumeak aterpetzeko. Otorduak egiteko eta dutxa hartzeko, Pausara itzuli beharko dute, hala ere. Elkargoak bere gain hartuko ditu eguerdiko eta arratseko otorduak, eta banaketa segurtatuko du.

Laguntzaile kopurua murriztea erabaki dute —bi batera gehienez—, eta kanpora irteteko baimenik ez zaie emanen barruan dauden 117 lagunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.