martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Ez jihadista, ez zibernetikoa

2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Zenbat kostatzen zaien agintariei neurri gogorrak eta jendearen ezgustukoak hartzea. Esaten digute adituek ematen dizkieten analisietan eta proiekzioetan oinarrituta hartzen dituztela erabakiak; baina nago ni gero eta usuago sumatzen dugula aditu horiek esaten dietenaren zati bat bakarrik aurreratzen digutela etorkizun hurbilean gerta daitekeenaz informazioa ematen digutenean. Herritarrak landu du nahiko abilidadea, esaten digutenari bi larritasun maila erantsiz, benetan gertatzen ari denaz jabetzeko.

Aitor dezadan ez duela batere erraza izan behar egoera horiek kudeatzea, irudika ditzakegun jokaleku guztietatik urrutien irudika genezakeena etorri zaigulako gainera; katolikoen Biblian iragartzen ziren zigorren parekoa. Egun batzuetako abisua bageneukan, batik bat koronabirusa Italiara iritsi eta hartu zuen indarra ikusita.

Hankaz gora jarri digu ustez erosoa eta eramangarria geneukan egoera, osasun sistema dardar batean ikusi dugu, zer egin ez dakigula utzi gaitu. Lasaitzen dugu geure burua esanez lehen munduan bizi garela, izurrite eta zoritxarreko gertakizun horiek herri txiroen kontuak bailiran.

Eraso jihadista ez bazen, eraso zibernetikoa izango zen, eta horretarako prestatuta dauzkate gure gizarteek defentsak. Ez bata eta ez bestea, birus bat izan da, bera bakarrik, inteligentzia hesi eta radar guztiak gaindituz, hutsaren pare utzi gaituena, ustea birrindu diguna.

Premiazkoa da birus horretatik babestuko gaituen txertoa topatzea, berriro udazkenean gurera baletor zerekin aurre egin edukitzeko. Heriotza asko eragin dituelako, garrantzitsua da mundu mailako ikerketa era koordinatuan egitea; txirrindularitzako talde lanean, norbanakoen ihesaldiak Tourrerako utzita.

Ez gara ezer asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.